NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Tratamenduaren arduraduna SOCIEDAD MIXTA DEL MERCADO SAN MARTÍN SA da. Helbide hau du: Miramar kalea 2, Donostia. IFZa: A20808150. Donostiako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: SS-22275 zenbakiko orria, 2024. liburukia, 69. folioa, 1. Inskripzioa. Aurrerantzean San Martin merkatu-e deituko zaio.
ZER DATU PERTSONAL BILTZEN DITUGU?
Webgune honen bidez, San Martin merkatu-ek honako datu pertsonal hauek biltzen ditu:
- KONTUA SORTU atalean: identifikazio-datuak, helbide elektronikoa eta jaiotze-data (aukerakoa).
- Erosketa-prozesuan: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta helbidea, fakturazio-datuak, zerbitzuari buruzko datuak (adibidez, zure erosketei, eskaerei, itzulketei eta abarri buruzko informazioa) eta merkataritza-informazioa (adibidez, zure lehentasunei buruzko datuak edo ea merkataritza-komunikazioak jaso nahi dituzun).
- KONTAKTUA atalean: helbide elektronikoa.
ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
San Martin merkatu-ek zure datu pertsonalak tratatzeko dituen helburu zehatz, esplizitu eta legitimoak honako hauek dira, une bakoitzean adierazten diren beste helburuez gain:
- San Martin merkatu-eko erabiltzaile-kontuaren erregistroa kudeatzea, haren funtzionaltasunetarako sarbidea izateko;
- San Martin merkatu-e bidez kontratatutako zerbitzuak betetzea eta gauzatzea, hala nola zurekin harremanetan jartzea kontratatutako produktu edo zerbitzuei dagokienez, ordainketa kudeatzea, produktuak entregatzea eta itzulketak kudeatzea;
- KONTAKTUA formularioaren bidez bidalitako kontsulta, kexa, erreklamazio eta/edo iradokizunei erantzutea;
- merkataritza-komunikazioak bidaltzea, betiere berariaz horretarako gaitutako laukia markatuta baduzu,
- erabilera, kalitatea eta estatistikak aztertzeko.
ZER GERTATUKO DA DATU DESEGOKIAK, ZEHAZTUGABEAK EDO EGIAZKOAK EZ DIRENAK EMATEN BADIZKIGUZU?
Datu pertsonalak zuzenean zuregandik jasotzen ditugu, San Martin merkatu-eko erabiltzaile zaren aldetik; beraz, emandako datu pertsonalen zehaztasunaren, indarraldiaren eta benetakotasunaren erantzule zara, eta datu horiek behar bezala eguneratuta eduki behar dituzu.
Kontrakoa jakinarazten ez duzun bitartean, San Martin merkatu-ek ulertuko du datuak ez direla aldatu.
ZER LEGITIMAZIO DUGU ZURE DATUAK TRATATZEKO?
Honako lege-oinarri hauek San Martin merkatu-eri zure datu pertsonalen tratamendua ahalbidetzen diote:
- KONTUA SORTU atalean jasotako datuetarako: zure baimena, kontua sortzeko eskaera eginez.
- Erosketa-prozesuan jasotako datuetarako: San Martin merkatu-eren bidez sinatzen duzun kontratua gauzatzea.
- KONTAKTUA atalean jasotako datuetarako: San Martin merkatu-eren interes legitimoa, KONTAKTUA formularioaren bidez bidalitako kontsultak, kexak, erreklamazioak eta/edo iradokizunak bideratu eta horiei erantzuteko.
- Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko: zure baimena, horretarako prestatutako laukia markatuta.
- Erabilgarritasuna eta kalitatea aztertzeko: San Martin merkatu-eren interes legitimoa, San Martin merkatu-eren erabilgarritasuna eta erabiltzaileen asebetetze-maila aztertzeko.
NOREKIN PARTEKATZEN DITUGU ZURE DATUAK?
San Martin merkatu-e ez ditu zure datu pertsonalak hirugarrenekin partekatzen, San Martin merkatu-e zerbitzuz hornitzen dutenekin izan ezik; halako zerbitzuak dira, adibidez, salgaiak banatzeko zerbitzuak, zerbitzu teknologikoak eta marketin-zerbitzuak, zeinek, nolanahi ere, zerbitzu horiek gauzatzeko baino ez baitituzte izango zure datuak eskura.
San Martin merkatu-e hornitzaile horiei San Martin merkatu-ek aplikatzen dituen datu pertsonalen babes-maila bera aplikatzea eskatzen die.
ZER ESKUBIDE DITUZU ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
San Martin merkatu-eko erabiltzaile zaren aldetik, honako eskubide hauek erabil ditzakezu datubabesa@sanmartinmerkatua.com helbidera idatzita:
o Zure datuak eskuratzeko eskubidea, tratatzen ari diren zure datuak, datuen helburua, jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko.
o Zure datuak aldatzeko eskubidea, datu horiek osatugabeak edo zehaztugabeak direla ikusten baduzu.
o Zure datuak ezabatzeko eskubidea, datuak eman izanaren helburua desagertu bada, tratamendua ez bada zilegi, zure baimena baliogabetu nahi baduzu eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk.
o Aurka egiteko eskubidea, zure datuak helburu jakin batzuekin ez daitezela tratatu edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz daitezela eskatzeko.
o Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, betiere horien zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioen izapidetzea eta antzeko inguruabarrak egiaztatzen diren bitartean.
o Datuak formatu elektroniko egituratuan eta ohiko moduan jasotzeko eta datuak beste enpresa bati transmititzeko eramangarritasun-eskubidea.
o Erabaki indibidual automatizaturik ez hartzeko eskubidea, zure datuen tratamenduan oinarrituta zurekiko erabakirik ez hartzeko, baldin eta zure eremu pertsonalean eragin juridikorik badu edo antzeko eraginik badu.
Horrez gain, baimena ezeztatu ahalko duzu datubabesa@sanmartinmerkatua.com helbidera joz, eta egokitzat jotzen duzun kontrol-agintaritzari erreklamazioak aurkezteko aukera ere izango duzu.
NOLA BABESTEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
San Martin merkatu-ek zuzenak, egokiak, zehatzak, eguneratuak eta arestian deskribatutako helburuetara mugatuak diren datu pertsonalak tratatzen ditu, eta tratamendu hori zilegi, leial eta gardena da.
San Martin merkatu-ek neurri tekniko eta antolatzaile egokiak hartu ditu ebaluatutako arriskurako segurtasun-maila egokia bermatzeko, eta bertako langileak behar bezala gaituta eta informatuta daudela bermatzen du emandako datu pertsonalak babesteko.
San Martin merkatu-ek zure eskubide eta askatasunetarako arrisku handia dakarten datu-segurtasunaren urraketak jakinaraziko dizkizu.
San Martin merkatu-ek zure datu pertsonalak gordeko ditu kontratu-harremanak dirauen bitartean, baita kontratua amaitu ondoren ere, preskripzio-epean, lege-akzioak egikaritzeko.
SARE SOZIALAK
San Martin merkatu-e sare sozialetan dago.
Sare sozialek datu pertsonalak erabiltzeko pribatutasun-politika propioak dituzte. San Martin merkatu-ek pribatutasun-politikak berrikustea gomendatzen dizu sare sozialak erabili aurretik, ziur egon zaitezen sare horiek zure datu pertsonalak nola eta zertarako tratatzen duten onartzen duzula.
HIRUGARRENEN WEBGUNEETARAKO ESTEKAK
San Martin merkatu-ek eskainitako hirugarrenen webguneetarako estekak informazio-erreferentzia baino ez dira, eta ez dute inolako baloraziorik edo erantzukizunik eskaintzen webgune horien eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruz.
Bereziki, San Martin merkatu-ek ez du kontrolatzen hirugarrenek datu pertsonalak nola biltzen eta tratatzen dituzten. Hirugarrenen webguneek datu pertsonalak erabiltzeko pribatutasun-politika propioak izan beharko lituzkete.
San Martin merkatu-ek pribatutasun-politikak berrikustea gomendatzen dizu hirugarrenen webguneak erabili aurretik, ziur egon zaitezen webgune horiek zure datu pertsonalak tratatzeko duten modua eta helburua onartzen dituzula.
ETA ADINGABEA BAZARA?
San Martin merkatu-e ez dago adingabeei zuzenduta, eta ez du adingabeei buruzko informazio pertsonalik nahita biltzen.
Adingabe batek ezingo du San Martin merkatu-e konturik sortu.
San Martin merkatu-ek jakiten badu akats baten ondorioz adingabe baten datu pertsonalak lortu dituela, ahalik eta lasterren ezabatuko ditu datu horiek.
PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETAK
Pribatutasun-politika hau berrikusi egingo da legedian edo datu pertsonalak tratatzeko prozeduretan aldaketak gertatzen direnean, eta azken eguneratzearen data adieraziko da.
Pribatutasun-politika hau 2021eko azaroan berrikusi eta eguneratu da azken aldiz.