San Martin Merkatue
saioa hasi
shopping_cart Saskia 0
Language:
ES EU
San Martin Merkatue logo
  • Arraindegia Arraindegia
  • Harategia Harategia
  • Urdaitegia Urdaitegia
  • Baratzeko produktuak Baratzeko produktuak
  • Frutadenda Frutadenda
  • Plater prestatuak Plater prestatuak
  • Okindegi eta gozotegia Okindegi eta gozotegia
  • Gaztak Gaztak
Sasoiko produktuak
Etxera eramateko aukera
Zure saltokia bilatu
  • Abatza
  • Ameri Goikoa
  • Balantxa baserria
  • Casa Nicasio
  • Coro Sotero
  • Garrido
  • Goiatz Erribera
  • Hnas Fernández
  • Iñaki & Jenny
  • JA
  • Lizardi Ekologiko
  • Maribel
  • Muñoa
  • Pescadería Miren
  • Pescadería Nati
  • Talo
  • Tolare

San Martín Merkatu-e

  • Zer da San Martin Merkatu-e
  • Honela funtzionatzen du
  • Konpromisoa
  • Ohiko galderak
  • Jarri gurekin harremanetan

Jarrai gaitzazu

  • Facebook

Terms and conditions of use

1.- GURE DATUAK

Webgune hau SOCIEDAD MIXTA MERCADO SAN MARTIN S.A. sozietateak kudeatzen du. Helbidea: Miramar kalea, 2. behea, Donostia (Gipuzkoa). Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, SS-22275 orrian, 2024. liburukian, 69. folioan, 1. Inskripzioan. IFZ: A-20808150.

2.- INFORMAZIOA ETA KONTRATATU AURREKO ADIERAZPENAK

SAN MARTIN MERKATU-E elikagaien onlineko salmenta-agregatzaile bat da. Webgune honetan hainbat produktu eskaintzen dira, erabiltzaileek, adierazitako baldintzetan, eros ditzaketenak. Erosketa erregistratzen edo formalizatzen denean erabiltzailea bezero bihurtzen da.

Bezeroak bere borondatez emango ditu bere datu pertsonalak eta harremanetarako datuak, bai eta eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, eskaerak izapidetzeko, erosketak bidaltzeko, bezeroari arreta emateko edo ordainketa-transakzioak egiteko ezinbestekoa den beste edozein datu ere. Nolanahi ere, bezeroa da emandako datuen egiazkotasunaren erantzule.

Produktu horiek San Martin merkatuko handizkariek eskaintzen dituzte (San Martin Merkatuko errentariak, baserritarrak barne). San Martin merkatu tradizionalaren barruan elikadura-negozio bat dute, webguneari atxikita, eta SAN MARTIN MERKATU-E (Sociedad Mixta de Mercado San Martín S.A.) enpresarekin kontratu-harremana dute.

Erosketa bat egitean, bezeroak baimena ematen du lotura izateko online erosteko baldintza eta zehaztapen hauekin, baita www.sanmartinmerkatue.com webgunean eskuragarri dauden lege-oharrarekin, pribatutasun-politikarekin eta cookieei buruzko politikarekin ere. 

SAN MARTIN MERKATU-Ek online erosteko baldintza eta zehaztapen hauek irakurtzea gomendatzen dio bezeroari erosketa egiteko unean. Izan ere, aplikagarriak izango dira une bakoitzean eskuragarri daudenak, eta horiek onartzea kontrataziorako aldez aurreko eta ezinbesteko urratsa izango da beti.

Erosketa egitean, bezeroak adierazten du adinez nagusia dela eta kontratuak egiteko beharrezko eta behar besteko gaitasun legala eta jarduteko gaitasuna duela.

Online erosteko baldintzen eta zehaztapenen barruan sartzen da produktuak, prezioa, ordua, data, entrega-helbidea eta erosketa-txartela (edo salmenta-agiria) zehazten dituen erosketa-agindua.

Erosketa ordenagailu, tablet edo smartphone bidez egin daiteke.

Erosketa bezeroaren aukerako hizkuntzan formalizatu ahal izango da, gaztelaniaz edo euskaraz. 

SAN MARTIN MERKATU-E online salmenta-plataforma bat da, eta, beraz, erosketa eta komunikazio prozesu guztiak bide horretatik egin behar dira beti.  Hala ere, SAN MARTIN MERKATU-Ek gorabeheren arretarako zerbitzua jartzen du bezeroaren eskura asteartetik larunbatera, 8:00etatik 16:00etara, 843 931046 telefono-zenbakia usatuta edota merkatue@sanmartinmerkatua.com helbide elektronikoaren bidez.

3.- EREMU GEOGRAFIKOA

Webgune honetan eskaintzen diren produktuak bidaltzeari gagozkiola, Donostia udalerriaren barneko bidalketak bakarrik onartzen dira. 

4.- AKATSAK ZUZENTZEKO BALIABIDE TEKNIKOAK

Erosketa-prozesua amaitu bitartean edo amaitu ondoren akats teknikoren bat antzemanez gero, bezeroak  gorabeheren arretarako zerbitzuarekin jarri ahal izango du harremanetan asteartetik larunbatera, 8:00etatik 16:00etara, 843 931046 telefono-zenbakiaren bidez edota merkatue@sanmartinmerkatua.com helbide elektronikoaren bidez. 

5.- EROSKETA PROZESUA

Bezeroak SAN MARTIN MERKATU-En eguneko 24 orduetan egin ahal izango ditu erosketak, baina zerbitzuaren ordutegia asteartetik larunbatera da, 8:00etatik 16:00etara. Erosketak gehienez ere egun bat lehenago egin ahalko dira. 

Erosketa egin aurretik, bezeroak urrats hauek eman beharko ditu:

-       Webgunean erregistratzea eta zerbitzua emateko eskatzen diren datu pertsonalak betetzea. Datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu pribatutasun-politika.

 

-       Produktuen eta prezioen deskribapena irakurtzea eta ulertzea, webgune honetan agertzen den moduan. Produktu horiek handizkarien edo/eta produktuen familien eta azpifamilien arabera ordenatuko dira. Zalantzarik izanez gero produktu baten ezaugarriei, eskuragarritasunari edo prestaketari buruz, bezeroak handizkariaren zuzeneko telefono-zenbakia izango du eskuragarri kontsulta egiteko. Garrantzitsua da nabarmentzea komunikazio informatibo hutsa izan behar dela, eta bezeroak plataforman egin beharko duela erosketa. Handizkariari inola ere ezingo dio eskaera aldatzeko eskatu telefono bidez.

 

-       Bezeroak hainbat produkturen erakusleihotik aukeratutako produktuak gehitu ahal izango ditu saskira, «erosi» klikatuz, eta ondoren, erosi nahi duen produktuaren pisu-unitateak edo kopurua gehituz. Bestela, produktu batean klik egin, eta horrela, produktu horren beste leiho bat irekiko da; bertan, bezeroak produktuaren pisu-unitateak edo kopurua aukeratzeko aukera izango du, gero «erosi» klikatuz. Menu zabalgarri batean, bezeroak nolabaiteko manipulazioa behar duten produktuak prestatzeko modua hautatu ahal izango du (adibidez: harategiko eta arrandegiko produktuak). 

Aukeraketa egin ondoren, bezeroak hautatutako produktuak eta horien azken prezioa ikusi ahal izango ditu erosketa-saskian, eta horiek San Martin merkatuko handizkarien arabera banatuta azalduko dira. Azken laburpen horretan, bezeroak argibide orokorrak gehitu ahal izango ditu handizkarientzat.

Eskaeraren laburpen-koadroan, erosketaren laburpen bat ikusi ahal izango duzu, honako hauek barne: zure eskaeraren artikulu kopurua (edo horien pisua) eta zenbatekoa, azken zenbatekoaren BEZa banakatuta. Ondoren, promozio-kode bat sartzeko aukera izango duzu, eta horrek ordaindu beharreko zenbatekoa aldaraziko du, 7.- PREZIOA ETA ORDAINKETA atalean azaltzen den bezala. 

Pisura zerbitzatzen diren produktuetan, erosketa tiketeko prezioa apur bat desberdina izan daiteke erosketa aginduarekin alderatuta, hornitutako produktuaren benetako pisuaren arabera. Laburpen-koadroan adierazten den bezala: «Eskaera honek pisura saltzen diren produktuak ditu. Azken prezioa prestakinaren pisu zehatzaren araberakoa izango da».

Informazio gehiago izateko, begiratu 7.- PREZIOA ETA ORDAINKETA baldintza.

Halaber, bezeroak, eskaeraren laburpen-koadrotik, aukeratutako produktuei zer tratamendu ematea nahi duen aukeratu ahal izango du, produkturik eskura ez badago, 6.- PRODUKTUEI BURUZKO INFORMAZIOA baldintzan adierazten den bezala.    

Ados egonez gero, bezeroak erosketa amaitu ahal izango du, «ordaindu» botoiari emanda. Ondoren, fakturazio- eta entrega-datuak berretsi ahal izango ditu. 

Ondoren, bezeroak entregatzeko metodoa aukeratu beharko du: San Martin merkatuko hoztutako kutxatila batean jasotzea, edo etxean jasotzea. Azken kasu horretan, bezeroak honako ordu-tarte hauen artean aukeratu beharko du: 

Informazio gehiago izateko, begiratu 9.- ENTREGATZEA baldintza.

Bezeroak entrega errazteko beste edozein argibide eman ahal izango du, eta «jarraitu» botoian klik egin beharko du.

Bezeroak erosketa ordainduko du, eskura dituen ordainbideak erabiliz. Informazio gehiago izateko, begiratu 7.- PREZIOA ETA ORDAINKETA baldintza. 

Kontrataziorako ezinbesteko aurretiazko urrats gisa, bezeroak baldintza hauek onartu beharko ditu.

Ordaindu ondoren, bezeroak berehala jasoko du eskaera berresteko mezu elektroniko bat, alegia, egin duen erosketa agindua. Gainera, helbide elektroniko horrek esteka bat izango du baldintza eta zehaztapen hauetan eta pribatutasun-politikan sartzeko.

Erosketa agindu horrek SAN MARTIN MERKATU-E sisteman eskaeraren prozesua hasten du. Une horretatik aurrera, eskaeran edozein aldaketa edo ezeztatze egiteko, 14.- EZEZTATZEA ETA ITZULTZEA baldintza bete beharko da.  

Eskaera prestatu ondoren, eta hura bidaltzeko prest dagoenean, bezeroak mezu elektroniko bat jasoko du, hau da, erosketa baieztatzeko tiketa, eskaeraren xehetasunekin eta erosketaren behin betiko zenbatekoarekin. 

Erosketa baieztatzeko tiketa duen helbide elektronikoa beharrezkoa da 14.- EZEZTATZEA ETA ITZULTZEA baldintzaren arabera egiten den edozein aldaketa edo itzulketatarako.

Bezeroak erosketaren faktura nahi badu, merkatue@sanmartinmerkatua.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eskatu beharko du. SAN MARTIN MERKATU-E arduratuko da erosketaren faktura indibidualak eskatzeaz merkatuko handizkariei eta entregaren zerbitzu gehigarrien hornitzaileei.

6.- PRODUKTUEI BURUZKO INFORMAZIOA 

Online katalogoko produktuei buruzko informazio guztia merkatuko handizkariek emandakoa da: edukia eta deskribapena, salmenta- eta/edo eskaintza-prezioa, produktu kantitatea, prestatzeko modua, nutrizioari eta alergiei buruzko informazioa, bai eta orain edo etorkizunean garrantzitsuak diren beste edozein informazio ere. Webgune hau ez da edukien, irudien eta onlineko katalogoan argitaratutako beste edozein informazioren erantzule. 

Produktuak ontziratzeko erabiltzen diren poltsak eta paketeak handizkariek ematen dituzte eskaerak prestatzean. 

SAN MARTIN MERKATU-Ek produktuen erabilgarritasunari buruzko informazio eguneratua erakutsiko du webgunean. 

Hala eta guztiz ere, SAN MARTIN MERKATU-Ek eskuragarritasuna egiaztatu arren, baliteke produktu hori osorik edo zati batean agortu izana. Beraz, erosketa egitean, bezeroak nahi duen tratamendua aukeratu ahal izango du eskuragarri dituenen artean, horretarako menu zabalgarriaren bidez: 

-       Telefonoz kontaktatua izatea produktua ordezteko aukera kontsultatzeko; aukeratu «Bai, kontaktatu ordezteko», edo

-      produktua ez sartzea eskaeran (ezta ordezkoa ere); aukeratu «Ez, ezabatu produktua eskaeratik». 

Baldin eta SAN MARTIN MERKATU-Ek ezin badu bezeroarekin harremanetan jarri, bezeroak harremanetan jartzea aukeratu badu ere, produktu hori eskaritik kenduko da eta produktuaren prezioa eskaeraren azken zenbatekotik deskontatuko da.

SAN MARTIN MERKATU-Ek produktuen eta postuen salmenta aldi baterako edo behin betiko eteteko edo bertan behera uzteko eskubidea du.

7.- PREZIOA ETA ORDAINKETA

Webgunean agertzen diren produktuen prezioek BEZa barne hartzen dute eta egungoak dira une oro. SAN MARTIN MERKATU-Ek produktuen prezioak bere kabuz aldatzeko eskubidea izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

Produktuen prezioek ez dituzte zerbitzuen gastuak barne hartzen, horiek guztizko zenbatekoari gehituko baitzaizkio ordainketa egin aurretik.

Erosketa aginduan, erosketaren guztizkoaren BEZa banakatuta agertuko da, baita zerbitzuen gastuen kostua ere.

Erosketaren baieztapena erosketa tiketarekin (edo salmenta-agiriarekin) ordaindu ondoren jasotako helbide elektronikoa da. Kontsultatu 5.- EROSKETA-PROZESUA baldintza. 

SAN MARTIN MERKATU-Ek erosketa egin zen eguneko prezioa bermatzen dio bezeroari, entrega egiten den eguna edozein dela ere, bezeroak eskaerak egiteko uneko eskaintza guztiak aprobetxatu ahal ditzan, eta eskaintza horiek galdu ez ditzan, entregatzeko unean indarrean ez badaude. 

Bestalde, produktuen prezioa kilogramoko prezioaren araberakoa bada, azken prezioa hornitutako produktuaren benetako pisuaren araberakoa izango da. Horregatik, baliteke erosketaren prezioa eta eskaeraren zenbatekoa desberdinak izatea, entregan pisu aldakorreko produktuak daudelako.

Ordaintzeko modua kreditu- edo zordunketa-txartela da.

Ezinezkoa da produktuen erosketa eta zerbitzua aurreikusitakoa ez den beste modu batean ordaintzea. Ezin zaio handizkariari zuzenean ordaindu, ezta banatzaileari ere entregatzeko unean. 

Ordainketa egiteko, bezeroak ordaintzeko aukeratutako txartelaren datuak sartu beharko ditu, eta «baimendu ordainketa» botoiari ematean, kreditu-txartela berea dela edo haren erabiltzaile legitimoa dela baieztatuko du. 

SAN MARTIN MERKATU-E ez da bezeroak erosketa egiteko unean sartutako datuen egiazkotasunik ezaren erantzule, ezta, bereziki, bezeroak ordainbideak legez kanpo erabiltzeagatik hirugarrenei eragindako kalteen erantzule ere.

SAN MARTIN MERKATU-Ek webgunetan honetako transakzioen segurtasuna bermatzen duten hirugarren enpresak kontratatu ditu. 

Kreditu-txartelek erakunde jaulkitzailearen egiaztapenak eta baimenak beharko dituzte. Erakunde horrek ordainketa baimentzen ez badu, SAN MARTIN MERKATU-E ez da inolako atzerapen edo entregarik ezaren erantzule egingo.   

8.- KOSTUAK

Online erosteko eskaintzen diren zerbitzuen kostuak, hautatutako zerbitzuaren arabera:

-       Hoztutako kutxatiletan jasotzea: HIRU EURO (3 €) 

-       Etxean jasotzea: SEI EURO (6 €)

Prezio horiek kasu guztietan aplikatuko dira, promozio berezietan izan ezik.

Nolanahi ere, erosketa egin aurretik, online eskainitako zerbitzuen kostuen berri emango zaio bezeroari.

9.- ENTREGATZEA

Erosketa egitean, bezeroak entregatzeko data eta ordu-tartea aukeratu beharko ditu, EROSKETA PROZESUA atalean adierazten den bezala. Ordaindu ondoren, bezeroak erosketa agindua jasoko du, erositako produktuak eta entregatzeko aukeratutako eguna eta ordua barne.

SAN MARTIN MERKATU-E enpresak ez du bere gain hartzen produktuen egoeraren ardura, baldin eta entrega ezin bada egin bezeroak hautatutako tartean, SAN MARTIN MERKATU-E enpresarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

SAN MARTIN MERKATU-Eri egozgarria den arrazoiren batengatik ezin bada entrega egin bezeroarekin adostutako datan eta ordu-tartean, SAN MARTIN MERKATU-E bezeroarekin harremanetan jarriko da eskaera entregatzeko data eta ordu berri bat adosteko, eta bitartean San Martin merkatuko instalazioetan gordeko du, hoztutako gune batean. Entrega berrirako, erosketan aukeratutako entrega-bidea edo SAN MARTIN MERKATU-E zerbitzuan aurreikusitako ordezko bat eskainiko zaio bezeroari, kostu gehigarririk gabe. Bezeroak eskaera bertan behera utzi nahi badu, hori ere egin ahal izango du. 

Bezeroak entregatzeko lekua eta/edo aukeratutako data eta ordua aldatzen baditu eta/edo aukeratutako lekuan, orduan eta egunean ez badago, 

Ø  SAN MARTIN MERKATU-E bezeroarekin harremanetan jarriko da telefonoz bi aukera hauetako bat adosteko: i) eskaera beste leku eta/edo ordu batean entregatzea, ahal den heinean, banaketan dauden eskaeren arabera, edo ii) San Martin merkatuko instalazioetan jasotzea.

Kasu horietan, SAN MARTIN MERKATU-Ek ez du bermatzen entrega berri bat aldatu eta/edo egin dezakeenik, eta ez da itzuliko eskaeraren prezioa, ezta entrega-zerbitzuaren kostua ere.

-       Banaketa abian denean entrega berri bat hitzartzen bada, eta etxez etxeko bidalketa berri bat eskatzen bada, bezeroak bere gain hartu beharko ditu bidalketa berriaren kostuak. 

-       Bezeroak San Martin merkatuko instalazioetan jasotzea aukeratzen badu, egun berean edo hurrengo egunean egin beharko da, eta entrega-zerbitzuaren kostua ez zaio itzuliko.

 

Ø  Ezin bada bezeroarekin harremanetan jarri SAN MARTIN MERKATU-Ek egindako azken telefono-deitik ordubeteko epean, bezeroak egunean bertan edo hurrengo egunean jaso ahal izango du erosketa San Martin merkatuan, adierazitako bilketa-puntuan, eta ez du eskubiderik izango entrega-zerbitzuaren kostua itzultzeko. 

San MARTIN MERKATU-Ek ez du entregarik egingo posta-kutxetan eta leku publikoetan.

10.- SAN MARTIN MERKATU-E PLATAFORMAREN BETEBEHARRAK

-  Erosketa hitzartutako data eta tarteetan entregatzea, erosketa aginduan jasotakoaren arabera.

 

Aurrekoa, SAN MARTIN MERKATU-E enpresarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak edo hitzartutako baldintzetan zerbitzu horiek ematea eragozten duen ezinbesteko egoerak izan ezik. Horrek ez du ekarriko SAN MARTIN MERKATU-E enpresak kontratua ez betetzea.

 

-       SAN MARTIN MERKATU-E onlineko erosketa-kanal honen bidez zuzenean kontratatutako erosketa-zerbitzuei baino ez die erantzungo, eta inola ere ez handizkariekin zuzenean egindako erosketei.

 

-       SAN MARTIN MERKATU-E ez da adingabeei edari alkoholdunen balizko iruzurrezko salmentaren erantzule.

11.- BEZEROAREN BETEBEHARRAK

-  Kontratazioaren unean erosketaren prezioa ordaintzea, baita behin betiko doikuntzaren unean pisura zerbitzatzen diren produktuak erostearen ondoriozko aldaketa posiblea ere, hitzartutako prezioen arabera eta onartutako ordainbideen bidez.

-       Entrega egin behar den etxebizitzan egotea adostutako egunean eta ordutegian. Baldin eta, eskaera egin ondoren, bezeroak entregatzeko pertsona edo lekua aldatzen badu, SMMSMk ez du erantzukizunik izango salgaiak bezeroak adierazitako pertsonari edo tokian entregatzen zaionetik galera osoa edo partziala eta narriadura gertatuz gero.

-       Emandako datuak egiazkoak eta zehatzak izatea. Datuak zuzentzea funtsezkoa da zerbitzua emateko; horregatik, erosketa aginduan agertzen diren datuak (izen-abizenak, telefonoak, helbide osoa, zerbitzuaren data eta ordua) zuzenak direla adierazi eta bermatzen du bezeroak. 

-       Adinez nagusia izatea, produktu alkoholikoak erosten direnean.

12.- PRODUKTUEN ALERGENOEI BURUZKO INFORMAZIOA 

SAN MARTIN MERKATU-E enpresak eta handizkariek ez dute beren gain hartzen norbaitek gure plataforman jasotako elikagairen bati sentikortasuna edo alergia izatearen erantzukizuna. 

Produktu freskoen kasuan, bezeroa arduratzen da alergia dien produktuak saihesteaz. 

Ontziratutako produktuen kasuan, bezeroaren ardura da fabrikatzaile eta hornitzaileek etiketetan adierazitako osagaiak berrikustea, zehazteko ea zer produktuk ez dituzten alergeno jakin batzuk. Hornitzaileek beren produktuen osagaiak edo horiek prestatzeko modua alda dezakete; beraz, SAN MARTIN MERKATU-Ek gomendatzen dio bezeroari produktuen etiketa beti berrikustea, produktua bere nutrizio-mugekin bateragarria dela ziurtatzeko. 

13.- PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUEN BABESARI BURUZKO POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko araudia betetzeari buruzko informazioa pribatutasun-politikan eta cookieei buruzko politikan dago zehaztuta.

14.- EZEZTATZEA ETA ITZULTZEA

Bezeroak erosketa-agindua jasotzen duen unetik aurrera, SAN MARTIN MERKATU-Ek bezeroaren aldetik sinatutzat jotzen du erosketa-prozesua, eta:

- Ez du erosketa-ezeztatzerik onartuko.

- Kontsumitzaileen Defentsarako 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103 artikuluko d) eta e) ataletan xedatutakoaren arabera, atzera egiteko eskubidea ez da aplikatuko elikagaiak erostean; izan ere, elikagaien izaera, kalitatea eta/edo konposizioa kontuan hartuta, azkar hondatu edo iraungitzeko arriskua dute eta/edo osasun- edo higiene-arrazoiengatik ezin dira itzuli.

- Itzultzeei dagokienez: bezeroak uste badu produktua entregatzeko unean ez dela eskatutakoa, akastuna edo okerra delako, SAN MARTIN MERKATU-Erekin harremanetan jarri beharko du berehala, 843 93 10 46 telefono bidez edo  merkatue@sanmartinmerkatua.com helbide elektroniko bidez, eta produktuaren, kaltearen edo gorabeheraren datuak eman beharko ditu, baita erosketa-tiketa erakutsi ere. Horrez gain, produktuaren argazkiak bidaltzea gomendatzen da.

Produktu galkorren kasuan, entregaren egunean bertan eskatu beharko da itzultzea. Besterik adostu ezean, bezeroak erosketaren hasieran aukeratutako bitartekoa izango da itzultzeko modua. 

SAN MARTIN MERKATU-Ek arretaz aztertuko du itzulitako produktua, eta telefonoz edo bezeroak emandako e-mailez jakinaraziko du, arrazoizko epe baten barruan, hala badagokio, SAN MARTIN MERKATU-Ek aukeratuta, produktua ordeztea edo dirua itzultzea. Diru-itzulketa edo artikuluaren ordezpena lehenbailehen gauzatuko da, eta erosketa ordaintzeko erabili zen ordainketa-bide bera erabiliko da.

15.- ERANTZUKIZUNA

Baldintza eta zehaztapen hauetan berariaz besterik xedatzen ez bada, SAN MARTIN MERKATU-Ek webgunean erositako edozein produkturi dagokionez duen erantzukizuna produktu horren erosketa-prezioari mugatuko zaio soilik.

16.- BERMEAK

SAN MARTIN MERKATU-Ek produktu mota bakoitzerako indarrean dagoen legediak ezarritako produktuen gaineko bermeak eskaintzen dizkio kontsumitzaile-izaera duen bezeroari.

Produktuak eskatutakoak direla kontsideratuko da, baldin eta

(i)             Webguneko deskribapenaren araberakoak badira, eta webgunean aurkeztu ditugun ezaugarriak badituzte. Produktuen argazkiei dagokienez, SAN MARTIN MERKATU-Ek adierazten du katalogoko argazkiak direla (produktua identifikatzeko argazkiak) eta gerta litekeela bezeroari azkenean emandako produktuen desberdinak izatea. 

(ii)            Mota horretako produktuei emandako erabilera arrunterako egokiak badira.  

(iii)        Mota bereko produktu batean espero diren kalitatea eta ezaugarriak badituzte.

Bezeroak uste badu produktuetako bat ez dela eskainitakoa, SAN MARTIN MERKATU-E enpresari jakinarazi beharko dio, 14.- EZEZTATZEA ETA ITZULTZEA klausulan zehaztutako prozeduraren arabera.

17.- DEUSEZTASUN PARTZIALA

Baldintza hauetakoren bat deusez eta indargabe kalifikatuz gero agintari eskudunaren ebazpen irmo baten bidez, gainerako zehaztapen eta baldintzak indarrean egongo dira, deuseztasun partzial horrek haietan eraginik ez duenez.

18.- BALDINTZAK ETA ZAHAZTAPENAK ALDATZEA

SAN MARTIN MERKATU-Ek beretzat gordetzen du baldintzak eta zehaztapenak edozein unetan aldatzeko ahalmena, aldez aurretik abisatu gabe, eta edozein transakzio elektroniko formalizatzeko unean webgune honetan argitaratutako salmenta-baldintza orokorrak indarrean egongo dira.

Egindako aldaketak ez dira atzeraeraginezkoak izango.

19.- LEGERIA APLIKAGARRIA. JURISDIKZIOAREN ERAGINPEAN EGOTEA

Kontratu hau webguneei buruzko Espainiako legediaren arabera erregulatuko da, interpretazio, baliozkotasun eta exekuzioari dagokienez.

Baldintza eta zehaztapen hauei buruzko edozein gatazka ebazteko, Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jartzea erabaki dute alderdiek, eskubidea izan dezaketen beste edozein foru edo jurisdikziori uko eginez.

Eguneko produktuak

erosi online produktu
freskoak postu bakoitzean

ETXERA ERAMANGO DIZUGU EROSKETA

egun berean edo hurrengo egunean,
garraio jasangarrian

FRESKOTASUNA BERMATUTA

kontu handiz aukeratzen ditugu zure produktuak,
eta hotzean gordetzen ditugu

Laguntzailea

Bezeroarentzako arreta

Idatzi, eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan. Kontaktua

San Martín Merkatu-e

  • Zer da San Martin Merkatu-e
  • Honela funtzionatzen du
  • Konpromisoa
  • Ohiko galderak
  • Jarri gurekin harremanetan

Jarrai gaitzazu

  • Facebook

Webgune honek bere eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazioa hobetzeko. Sakatu Informazio gehiago, cookie-en erabilerari buruzko informazio gehiago lortzeko, BAZTERTU cookien erabilera baztertzeko, eta ONARTU cookie guztiak onartzeko.

Onartu Baztertu
© 2023 San Martín. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Legezkoa

  • Legal Notice
  • Terms and conditions of use
  • Pribatutasun politica