Zer da
San Martín Merkatu-e
Etorri gabe erosiko duzu,
baina etorriko bazina bezala
Azokara joateko errituala. Zer dagoen salgai begiratzea. Baserritarrekin hitz egitea. Arrandegietako usain ezin bereziagoa.
Webgune baten bidez ezin da azaldu hori guztia. Baina egungo bizimoduak onlineko kontsumo-bide berrietara egokitzera behartzen gaitu.

Hala, bada, erosketa ingurune birtualera eraman nahi izan dugu San Martin Merkatu-e plataformaren bidez:
postuz postu ibil zaitezke, bakoitzak zer eskaintzen duen ikusi, baserritarrekin hitz egin, eta erosi.

Bete saskia nahi duzun gailua hautatuta, eta gure erosleetako batek egingo dizu erosketa.
Ondo eta arretaz paketatu, eta etxera eramateko prest utziko du. Zeuk nahi duzun orduan eramango dizu hiriko garraio-enpresa ezagun batek, Txitak.