Honela funtzionatzen du -
pausorik pauso
Klik batzuk egin, eta etxean duzu erositako guztia.
Egin esakaria.
Sartu San Martin Merkatu-e plataforman, eta begiratu erosketak egitea pentsatu duzun dendak. Ona ote dago gaur legatza? Deitu arrain-saltzaileari. Tomatea ez dagoela zuk nahi bezain heldua? Galdetu baserritarrari. Zalantzak argitutakoan, egin erosketa webgunearen bidez.
Amaitu aurretik, begiratu zer erosi duzun
Zure ordutegira egokituko gara.
Hiru ordu-tarte hauetan eramaten ditugu erosketak bezeroen etxera: 11:00etatik 13:00etara / 14:00etatik 16:00etara / 18:00etatik 20:00etara
Hozkailuen ordutegia 21:00ak artekoa da, astelehenetik larunbatera.
Nola ordaindu.
Saskia beteta dago; orain, ordaindu, eta amaitua duzu erosketa. Sartu txartelaren zenbakia, eta egindako eskariaren arabera, blokeatu egingo da zenbatekoa. Dena dela, baliteke zenbatekoa aldatzea, azken pisua zein den.
Atsegin handiz prestatuko dizugu.
San Martin Merkatu-e plataformako gure taldeak kontu handiz paketatuko du zure eskaria, behar bezala irits dakizun etxera.
Erosketa etxera eramango dizugu edo kutxatila hoztuetan jaso dezakezu
Hozkailuen ordutegia 21:00ak artekoa da, astelehenetik larunbatera.
Zure eskaera konfirmatzeko, % 15eko baimen gehigarria eskatuko dizugu.
Zure baimena behar dugu eskaerari %15eko marjina gehitzeko, pisuaren araberako produktuetan eragin daitezkeen aldaketak direla eta zure erosketa blokeatu ez dadin (19/2018 lege-dekretua eta 2015/2366 europar zuzentaraua aplikatuz). Zure eskaera prestatzerakoan azken zenbatekoa txikiagoa baldin bada, azken kopurua egokituko da, eta handiagoa baldin bada, desberdintasuna berriro ere baimendu dezazun eskatuko dizugu, email-en bidez ordainketa-esteka bat bidaliz.








