Konpromisoa
Tradizioa, bertako produktua
eta ingurumenarekiko konpromisoa
Erosketa mugikorretik egin dezakezu, bai, eta etxera eramango dizugu, baina horrek ez du esan nahi aldatu egin garenik, baizik eta hobetu egin dugula gure zerbitzua, eta zuk etortzerik ez duzunean guk egingo dizugula erosketa.
Betikoak gaituzu: San Martin Merkatuko baserritarrak, arrain-saltzaileak, harakinak, gazta-saltzaileak, okinak… Familia handi bat gara, eta denon artean erabaki dugu San Martin Merkatu-e martxan jartzea, gure izaera galdu gabe eta gure konpromisoari eutsiz: bertako produktua eskaintzea, benetakoa eta kalitatekoa.

Bertako merkataritzaren alde.
Geurea, hurbilekoa, lehenesten dugu. Gure kultura, tradizioak eta produktuak. Ehun urte baino gehiago dira orain hain ezaguna egin den «0 km» kontzeptua aplikatzen dugula. Gure izaerarekin bat dator bertako enpresei laguntzea.

Jasangarritasunaren alde.
Ingurumena zaintzen du erositakoa etxera eramango dizun ibilgailuak. Izan ere, Txita enpresa arduratzen da horretaz. Donostian sortua da Txita, eta garraio ekologikoa du bereizgarri, triziklo eta ibilgailu % 100 elektrikoak baititu.