Ohiko galderak

Erosketa gaur San Martin Merkatu-e-n egiten badut, noiz jasoko dut?

Erosketa egiten duzun orduaren arabera, egun horretarako edo hurrengorako hiru ordu-tarte aukeratu ditzakezu: 11:00etatik 13:00etara / 14:00etatik 16:00etara / 18:00etatik 20:00etara.

Eskaria egin al dezaket gaur, egun zehatz batean geroago jasotzeko?

Eskaerak egun berean egin daitezke (goizeko hamarrak baino lehen eskatuz gero) edo egun batetik bestera. Egun zehatz batean jaso nahi baduzu, erosketa saskian gorde dezakezu eta jaso nahi duzun egunean konfirmatu dezakezu.

Zeintzuk dira bidalketa kostuak?

Gogoratu bi entrega-modu ditugula: etxerako zerbitzua edo takila hotzetan jasotzea. Bi kasuetan, gure taldeak zuretzako erosketak egingo ditu, postuz-postu, eta paketeak prestatuz. Etxean jaso nahi izanez gero, kostua 6€ izango da, eta merkatuan jasotzea nahiago baduzu, 3€.

Zein da eskaera egiteko lehen urratsa?

Lehenik eta behin, San Martin Merkatu-e-n sartu eta bezero kontu berri bar egin behar duzu. Horrela, San Martingo komunitate birtualean sartuko zara. Gainera, zure eskaerak gorde ditzakezu etorkizuneko erosketetarako.

Egin al dezaket nire eskaera telefonoz?

Ez. Zure zalantzak San Martin Merkatu-e-ko Koordinatzailearekin kontsulta ditzakezu telefonoz deituz, baina web bidez formalizatu beharko duzu erosketa.

Zer gertatzen da nire erosketan eskatutako zerbait ez badago?

Zure esku dago. Zure eskaera baieztatu baino lehen galdetuko dizugu zer egin nahi duzun kasu honetan: telefonoz deitzen dizugu alternatiba aurkitzeko edo zuzenean produktua kentzen dugu?

Zer egin behar dut erosi aurretik produktu bati buruzko galdera bat badut?

Oso erraza, deitu produktua eskatuko duzun postara. Telefonoa sarean ikusteko aukera izango duzu. Gogoratu deialdi hau informazioa jasotzeko baino ez dela izango, eta eskaeraren edozein aldaketa zuzenean webean egin behar duzula.

Eskaintzen didaten prestaketa-modu desberdin bat eska al diezaioket nire konfiantzazko postuari?

Bai, merkatuan bertan egingo zenukeen bezala, erosketa saskiaren atalean, postuaren izenaren aldamenean, testu-koadro bat duzu zure eskaeren berri emateko. Zure konfiantzazko postuek zure iruzkina ikusiko dute eta zure erosketa zure gustura prestatuko dute.

Nola gordetzen dira produktuak etxera seguru iristeko?

Eskaerak zure etxera joan baino pixka bat lehenago prestatuko ditugu eta, behar izanez gero, hozkailu batean gordeko ditugu. Horrez gain, entrega-bideak aldez aurretik prestatuko ditugu, zuregana ahalik eta azkarren irits dadin.

Nola ekarriko zait nire erosketa?

Beti ibilgailu jasangarri batean. Merkatutik gertuen dauden auzoetako lagunei "trizikloetan" iritsiko zaie, eta Donostiako beste lekuetan bizi direnei, furgoneta elektrikoan.

Eskaria egin dezaket Donostian bizi ez banaiz?

Donostian bizi ez bazara, eta merkatua bisitatzera etortzen bazara, zure erosketa takila hotzetan jasotzea hauta dezakezu eta eroso jaso dezakezu gehien komeni zaizun orduan (beti 22h baino lehen). Zoritxarrez, gure banaketa oraindik ez doa urrunago, baina nahi izanez gero, bidaliguzu zure iradokizuna merkatue@sanmartinmerkatua.com emailera, etorkizunerako kontuan izan dezagun.

Zer egin behar dut nire eskaerako produktu bat nahi nuen bezala iritsi ez bada?

Esaiguzu, ahalik eta azkarren konpondu ahal dezagun. Deitu iezaguzu 843931046 telefonora (asteartetik larunbatera 8:00etatik 16:00etara, jaiegunetan izan ezik) edo idatziguzu gure email helbidera merkatue@sanmartinmerkatua.com zure izena eta eskaera zenbakia adieraziz. Mezu elektroniko automatiko bat jasoko duzu eta hurrengo lan-egunean zurekin harremanetan jarriko gara.

Zerbitzua bertan behera utz dezaket edo eskaera alda dezaket?

Ordainketa egin aurretik eskaera osoa ondo egiaztatzea gomendatzen dizugu, sistemak ez digulako geroago aldatzeko aukera ematen.

Denaden, deitu iezaguzu 843931046 telefonora (asteartetik larunbatera 8:00etatik 16:00etara, jaiegunetan izan ezik) edo idatzi merkatue@sanmartinmerkatua.com helbidera zure izena eta eskaera zenbakia adieraziz. Mezu elektroniko automatiko bat jasoko duzu eta hurrengo zerbitzu egunean zurekin harremanetan jarriko gara.

Nola ordainduko dut nire eskaera?

Zure eskaera banku-txartel batekin ordaindu dezakezu, webgunearen bitartez. Stripe du izena erabiltzen dugun ordainketa plataforma seguruak.

Zergatik ez da eskaeraren zenbatekoa konfirmatutako erosketaren zenbatekoaren berdina eta bi kargu ditut nire txartelean?

San Martin Merkatu-e-n erostea, Merkatuan erostea bezala da: 1 kg-ko legatza eska dezakezu, baina Unibertsoak inoiz ez ditu legatz guztiak berdin egiten 😉… eta zure legatzaren benetako pisuak azken zenbatekoa apur bat aldatzea eragin dezake (kg-ko prezioa aldatu ez bada ere).

Eskaera konfirmatzen denean, sistemak hasierako eskaeraren zenbatekoa blokeatuko dizu (emailaren bidez lehen eskaeraren berrespen-mezu bat iritsiko zaizu). Erosketa prest dagoenean eta baieztatutako erosketaren azken zenbatekoa ezagutu ondoren (emailaren bidez erosketa berrespenaren bigarren mezu elektronikoan iritsiko dena), sistemak benetako kargua egingo dizu azken zenbatekoarekin.

Zure bankuaren eta erabiltzen duzun txartelaren arabera, baliteke erosketagatik bi kargu ikustea bankuko laburpenean (hasierako kopuruaren blokeoa eta ondorengo karguaren ordez). Lehenengo kargua beti itzuliko dizuten arren, itzulketa honek egun batzuk hartu ditzake. Egiaztatu dugunez, ohikoena 1 eta 8 egun artean izan daiteke. Honi buruzko edozein zalantza izanez gero, deitu edo bidaliguzu email bar merkatue@sanmartinmerkatua.com -era. Eragozpena sentitzen dugu.

Zer egin behar dut nire eskaera hitzartutako denbora-tartean entregatu ez badidate?

Espero dugu horrelakorik ez gertatzea inoiz, baina gertatuko balitzaizu, zure hurrengo momento komenigarrienean erosketa eramaten saiatuko gara. Deitu iezaguzu 843931046 telefonora (asteartetik larunbatera 8:00etatik 16:00etara, jaiegunetan izan ezik) edo idatziguzu merkatue@sanmartinmerkatua.com helbidera zure izena eta eskaera zenbakia adieraziz.

Zer egin behar dut ordu-tarte bat baieztatu badut eta eskaera jasotzeko inor egongo ez bada?

Deitu iezaguzu lehenbailehen, ea konpontzeko aukera dugun. Zerbitzu-ordutegian bazaude (asteartetik larunbatera 8:00etatik 16:00etara, jaiegunetan izan ezik) 843931046 telefonoan lagunduko dizugu. Aldezaurre konturatu ez bazara, errepartidoreak zure helbidera iristen denean deituko dizu, eta atean edo bizilagun baten etxean (eraikin berean badago) uzteko baimena eman diezaiokezu.

Ba al dago gutxieneko eskaerarik?

Ez, ez dago.

Zergatik kobratzen dugu eskaera prestatzeagatik eta bidaltzeagatik?

Kostu honek hainbat kontzeptu barne hartzen ditu: telefono-zerbitzua, plataforma digitala, eskariak prestatzen dituen taldeko langileak eta Txitaren garraioa, gure tokiko bazkidea, zeinarekin konpartitzen dugun kalitatearen eta ingurumena zaintzeko grina.

Nire eskaera Merkatuan jaso al dezaket?

Jakina, takila hotzetan jasotzeko aukera hauta dezakezu, eta erosketa bertan jasotzeko aukera izango duzu, beti gaueko 22:00ak arte.